top of page

Ikasturtero tertulia artistiko bat egiten dugu eskolan. Tertulien bidez, aukeratutako artistaren bizitza eta lanak ezagutzen eta aztertzen dituzte ikasleek ondoren gelan hari buruzko tertulia egiteko. Horrekin batera, haren lanak berreraiki, interpretatu edo sortzen dituzte. Baina tertulia ez da gela barrura soilik mugatzen, etxeetara artistari buruzko informazioa helarazten zaie, haiek ere etxean haurrekin komentatu dezaten, edo informazio osagarria edo bestelako ekarpenak egin ditzaten.

 

Oteizari buruzko Tertulia Artistikoa egin dugu aurten, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntza osoan zehar.

Oteizaren biografia, bizitza eta obra landu eta aztertu ditugu, eta ikasleek haren lanei buruzko hausnarketa egiteaz gain, artelan desberdinak sortu dituzte: txikienek  eskulturatxoak egin dituzte klariona eta beste materialekin, nagusienek haren garai artistiko desberdinak landu dituzte eta bakoitzeko artelan ezberdinak sortu,  Arantzazuko fatxada berreraiki dute beste batzuek…

Jorge Oteiza

IMG_2979.jpg
bottom of page